Bilaketa aurreratua

Lege-oharra

Interneteko meyss.es domeinua Ministerio de Empleo y Seguridad Social jabetzakoa da.

Ministerioak jakinarazten dizu www.mtin.es web orrian eta bertako azpi domeinu eta direktorio guztietan sartzeko eta horiek erabiltzeko, (aurrerantzean denei batera Ataria deituko diegu), baita bereren bidez lortu daitezkeen zerbitzuak edo edukiak ere, Ohar Legal honetan zehazten diren baldintzei men egin behar zaiela, alde batera utzi gabe, aipatutako zerbitzuetako edo edukietako batean sartu ahal izateko osagarrizko Baldintza Orokor batzuk onartu behar izatea.

Hori dela eta, ez bazaude ados Ohar Legal honetan zehaztutako baldintzekin, mesedez Ataria ez erabili, izan ere, hura edo bertako edozein eduki erabiltzeko, testu honek bildutako baldintzak nahita nahiez onartu behar dira.

Ministerioak, Atarian aurretik abisatu gabe, aldaketak egiteko eskubidea bere gain hartuko du, Atariko edukiak edo bere diseinua eguneratzeko, zuzentzeko, aldatzeko, eransteko edo ezabatzeko helburuarekin. Atariak eskaintzen dituen edukiak eta zerbitzuak aldian-aldian eguneratzen dira. Informazioa berehala eguneratzen ez denez, iradokitzen dizugu beti egiaztatzeko Atariak bildutako informazioa, zerbitzuak eta edukiak indarrekoak eta zuzenak direla.

Ohar honetan biltzen diren baldintzak aldatu daitezke, beraz, Ataria berriz bisitatzen duzunean, baldintza hauek errebisatu.

Web gune honek barne hartutako informazioa iturri publikoetatik sortu da. Eta Ministerioak ez du bere gain hartuko www.meyss.es web guneko erremintak eta informazioak erabiltzeak eragin litzakeen kalteak, administrazio prozeduren hasierari, garapenari edo emaitzari buruzko erabakiei dagokienez. Aipatutako erabakiak kontrastatu behar dira zentro, erakunde edo bulego eskudunetan.

Nolanahi ere, Web gune honen informazioa eta edukiak ezingo dira alegatu Herri Administrazioaren aurkako prozesuetan, eta ez du bere gain hartuko Administrazio eskudunaren inprimakien eta orri horien publikazio elektronikoen artean egon daitezkeen desadostasunen erantzukizuna.

Lan Ministerioak edo entitate laguntzaileenak berdintasun beren web guneko jabetza intelektualari eta industria-jabetzari dagozkien eskubide guztien titularra dira, baita web gunean dauden elementuena ere (irudiak, soinua, audioa, bideoa, softwarea, datu-baseak, markak edo logotipoak, kolore-konbinazioak, egitura eta diseinua, sarrera eta erabilera, etab.)

Atariko edukien zati bat edo guztiak kopiatu daitezke, betiere bere jatorri publikoa espresuki aipatzen dela.

Ministerioak aitortzen du errespetatzen dituela hirugarrenen jabetza intelektualeko eta industria jabetzeko eskubideak; horregatik, zure ustez, gune hau zure eskubideen aurka ari bada, mesedez, harremanetan jarri Lan Ministerioarekin.

Ministerioak interesgarriak izan daitezkeen beste web gune eskura jartzen dizkizu. Aipatutako esteken helburua Internet bidez interesgarriak izan daitezkeen baliabideen bilaketa erraztea da. Hala ere, ez dagokio aipatutako orrien jabetza, eta ez du bertako edukien errebisiorik egiten eta, horregatik, ezin du bere gain hartu horien, dena delako orriko funtzionamenduaren edo bertan sartzeak edo erabiltzeak eragindako kalteen erantzukizuna.

  • Etorkinak toki-entitateetan txertatzea
  • Erreformen Programa Nazionala. Lisboako Estrategia
  • 060, hiritarrentzat